Baxerri Erretegia

ARGONDOA-ZARAITZU HARATEGI/URDAITEGIA

Ternera Navarra

Harategia

Rimundo Lanas 2 eta Santo Domingoko azokan ziarduten Román Melero eta Feli San Miguelen urdaitegiari jarraipena emanez hasi ginen 1992. urtean.

Merkataritza jarduera haragi salmentarekin osatu genuen, bertako produktuaren, ziurtaturiko Nafarroako aratxea eta Nafarroako arkumea, alde apustu eginez hasieratik.

Instalazioen berrikuntzaren beharra eta auzoan ematen ari zen etxebizitza berrien eraikuntza eta hirigintza mailako aldaketa zirela eta, 1996. urtean, Santo Domingoko azokako denda alde batera utzi gabe, jarduera nagusia eguneko kokalekura (Maiteminduen parkea 7) eraman genuen.

Auzoko populazioaren igoerak gure indarrak Maiteminduen parkeko harategian batu genitzan ekarri zuen, bertan gure hestebete eta landuetan daukagun esperientzia hala nola urdaiazpiko zein arretaz hautaturiko kalitatezko haragiak eskaintzen ditugu.

Embutidos Zaraitzu Equipo Carnicería Zaraitzu

Nor gara?

Patxi eta Jesús Mari, salmentarako haragien zatitzearen arduradunak, etxeko landuak eta salmentak.

Esme, gure errezetarekin artisau-hestebeteak egitearen arduraduna, salmentak.

Koldo, gure etxeko landuak egiterako orduan, sukaldaritzan duen esperientzia eskaintzen digu, salmentak.

Begoña, salmentak.